* Lege oharra *

 

Erabilera-baldintzak onartzea.

 

Maite Romerok web gunearen operatibitatea aldatzeko eskubidea dauka, eta baldintza orokor hauetan aldaketak egin ahal izango ditu edozein unetan, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe.

 

Webgune honen erabilera, edukiak eta zerbitzuak.

 

Erabiltzaileak hitz ematen du webgune hau eta bertako zerbitzu eta edukiak behar bezala erabiliko dituela, indarrean dagoen legeriaren arabera eta fede onez.

Erabiltzaileak ez du ezer egingo webgune honetako web-orriak kaltetu ditzakeena edo webgunea erabilezin utzi, gainkargatu edo hondatu dezakeena. Ez du egingo gainerako erabiltzaileei webgunea erabiltzea edo baliatzea galaraziko dien inolako jarduerarik ere. Debekatuta dago webgune honetako edukiak erreproduzitzea, zabaltzea edo aldatzea, salbu eta haien jabe legitimoek baimena ematen badute edo legez baimenduta badago.

 

Jabetza intelektualaren eskubideak.

 

Debekatutako dago webguneko edukiak xede publikoetarako edo merkataritza-xedeetarako osorik edo zatika erreproduzitzea, aldatzea, berrerabiltzea, ustiatzea, jendaurrean aditzea ematea, artxiboak kargatzea, postaz bidaltzea, transmititzea, erabiltzea, tratatzea edo edonola zabaltzea, Maite Romerok horretarako berariaz eta idatziz emandako baimenik eduki ezean.

 

Erantzukizuna.

 

Maite Romerok inola ere ez ditu bere gain hartuko honako arrazoi edo egoera hauengatik sorturiko kalte-galerak:
: Edukietan birusak egotea.
: Erabiltzaileek edukiez egiten duten erabilera, bereziki, legez kanpoko erabilera, erabilera desegokia edo baldintza orokor hauek diotenaren kontrakoa edo fede txarrez egindakoa.

 

Jurisdikzioa.

 

Baldintza orokor hauek Espainiako legediak arautuko ditu. Maite Romerok eta erabiltzaileak, beste edozein forori berariaz uko eginez, Donostiako Auzitegi eta Epaitegien Jurisdikziopean jardungo dute, webgune honen zerbitzu-prestaziotik eta bertako zerbitzu eta edukietatik eratorrita sustatu edo bideratu litezkeen auzi eta ekintzei dagokienez, baita hemen xedatutakoaren interpretaziotik, aplikaziotik edo hura ez betetzetik erator litezkeen guztiei dagokienez ere.