ur tantak : sombras : cambio de color

 

 

 

 

 

 

Nola sortu ur tanta txiki batzuk

Pintzelkada beltz batzuk ur tanta garden bihurtuko ditugu, azkar eta erraz. Hara:

 

Sor ezazu “tantak” izeneko geruza berri bat. Gero aukera ezazu pintzel bat 25 pixel inguruko lodiera borobildua eta %100eko gogortasuna duena. "“Opacidad” eta “Flujo”n, lehenetsitako %100eko balioak manten itzazu.

 

D tekla saka ezazu eta tresnen paletan aukera ezazu kolore zuria atzeko kolore gisa eta beltza aurreko aldeko kolore gisa.

 

Marraz ezazu beltzez tantak izan ditzatela nahi dituzun formak.

Ez gehiegi arduratu, ariketa bukatzen duzunean formak margotzen eta zuzenean ikusten jarraitu ahal izango duzu-eta.

 

Nahi dituzun tanta guztiak margotu ondoren zoaz “Capa” menura, “Estilo de capa”ra, eta aukera ezazu “opciones de fusión”. Irekitzen den elkarrizketa koadroan zenbait iragazki aplikatu behar dira, ez du axolarik zein ordenatan egiten duzun, gehituz joaten dira eta azkenean emaitza bateratua ematen dute. Baina aplika itzazu adierazten dizkizugun balioak.

 

Marka ezazu “Sombra paralela” laukitxoa. “Modo de fusión”en aukera ezazu “Superponer”, “Opacidad”en idatzi %30 eta “Ángulo”n 90 gradu. “Distancia:1 px; Extensión”: 0 px; “Tamaño”:1 px. Utz itzazu gainerako balioak bere horretan eta oraingoz ez sakatu ok.

 

Marka ezazu “Sombra interior” laukitxoa. “Modo Fusión”en aukera ezazu “Trama”, “Opacidad”en idatzi %45 eta “Ángulo”n 45 gradu. Utz ezazu markatu gabe “Usar luz global”en laukitxoa. “Distancia”: 10 px; “Retraer”: 0 pix; “Tamaño”:10 pix. Gainerako balioak bere horretan utzi.

 

Resplandor exterior” laukitxoa markatu. “Modo de Fusión”en aukera ezazu “Superponer”. “Opacidad”en idatzi %30, eta “Ruido”n, %0. Kolorean, aukera ezazu Beltza. “Elementos” atalean, idatzi %0Extender”en eta 5 pxTamaño”n.

 

Bukatzeko, marka ezazu “Bisel y Relieve”. Estiloan aukera ezazu “Inglete interior”, eta Teknikan, “zizel gogorra”. “Profundidad”en marka ezazu %250. “Dirección”, “arriba”, “Tamaño”: 15 px, “Suavizar”: 15 px. Beheraxeago, “Sombra” atalean, zabal ezazu “Modo Resaltado” eta aukera ezazu Trama. Egin ezazu klik koloreen laukian, eta aukera ezazu ia zuria den gris bat. “Sombra” moduan, aukera ezazu “Sobreexponer Color”, eta aukera ezazu aurreko grisa baino ilunxeago bat. Azkenik “Opacidad”en marka ezazu %30 eta saka ezazu ok.

 

Egindakoaren emaitza berehala ikusten ez baduzu, kapen paletan, “Opacidad”en ondoan, ireki ezazu fusio moduen desplegablea eta erabil ezazu, adibidez, “Aclarar” modua. Orain, nahi izanez gero, tantak egiten jarrai dezakezu pintzelarekin “tantak” izeneko kapa horretan bertan, eta berehala ikusiko dituzu.